cerrar mapa
SOBRÓN
  • Kokapena

    Sobrón behea udalerriko ipar-mendebaldetik 500 metroko altitudean dago, Ebro Burgoseko lurraldeekin gurutzatzen den arroila harrigarrian. Sobron gainaldea, berriz, Artzena mendizerrako tolesturen artean ezkutatuta dago, 699 metroko altitudean. Herrira joateko Burgosetik Bilbora bidean, Urduñatik doan A-2625 errepideko 320. kilometrotik egin behar da, Omecillo ibaiaren gainean dagoen harrizko zubi ederraren bitartez, Ebroko bokalearen ondoan. Trespadernetik ere heltzen da, Burgosetik Bilborako bidean, Angulo harkaitzetik.

  • Historia

    Antzina-antzinako herrixka da, bere garaian Bergondako Udalekoa izan zena. Ebroko bailaran zehar beharrezko igarobideetako bat izan da, Tobalina (Burgos) eta Valdegobia bailarekin komunikatzeko oinarrizkoa. Haginetako minaren defendatzailea den Nuestra Señora de Quijera edo Quixera gurtzeko monasterio garrantzitsua egon zen. Monasterioa egon lekua elektrizitatea sortzeko urtegi esanguratsuaren urek estalita dago gaur egun, eta birjinaren irudia Lantarongo San Martín elizara eraman zuten. 1858 urte inguruan, ezin ospetsuago ziren ur sendagarrien lehenengo bainuetxea eraiki zen.

  • Ekonomia

    Bertan 65 biztanle daude erroldatuta, eta ostalaritza zerbitzuak, industria elektrikoa eta baso ustiaketa dira haien eginkizunak. Horrez gain, sukalde tresnak bertako ezpelaren egurrez eskuz egiteko jarduera ospetsua ere badago.

  • Instalazioak

    Herrian hotel jatetxea ere badago. Eta frontoia, hiru oholtzarretako bola-tokia, igerileku publikoa eta mediku kontsultategia ere badago.

  • Natura

    Sobronen paisaia paregabea dago: haizpitarte ikaragarriak eta ezohiko belardia dauka, Artzena mendizerraren tontor altuez eta Obarenes mendiez inguratutako natura paisaian ezkutuan. Eta horrek ibilaldiak, arrantza, ur-kirolak, eskalada edo atsedenaldiak egiteko aukera ematen du. Turismo Aktiboaren eta Abentura Turismoaren Bulegoa dauka, eta bertan 60 kirol jarduera egin daitezke. Horrez gain, Eskualdeko Interpretazio Zentroa eta Uraren Museoa ere badago, baita 10 kilometro luzeko urtegia ere. Ikaragarria da Sobrón gainaldetik dagoen ikuspegia. Bisitatu beharrekoak dira La Salud eta Soportillako iturri sendagarriak, Ebroren gaineko zubi eder batez lotutakoak.

  • Ondarea

    Aipagarria da Sobrón gainaldean dagoen Inmaculada Concepcióni eskainitako eliza. Eliza horrek estalki gotikoa dauka, erretaula barrokoarekin, eta gaur egun gurtza egiteko itxita dago. San Martín de Lantarón baseliza erromanikora erromerian joaten dira Alcedo, Bergonda, Larrazubi, Sobrón eta Villanueva Soportillakoak (Burgos). Harkaitzezko ehorzketa interesgarriak ere baditu.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoek osatzen dute: Javier Nieva Nieva (presidente-errejidorea), Marian Martínez Uruchi (lehen batzordekidea) eta Jorge Martínez Suazo (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
LARRAZUBI
  • Kokapena

    Ebro ibaiaren ezkerreko bazterreko ibar eder batean kokatuta dago, Omecillo ibaiaren bokalearen ondoan. Larrazubi Burgosetik Bilborako A-2625 errepidean zehar kokatuta dago, 318 eta 319 kilometroen artean, eta A-2122 elkargunean, Miranda de Ebrorekin lotzen duen tokian.

  • Historia

    Beti izan da Arabako lurraldeak defendatzeko leku estrategikoa, Ebro ibaiko bidea zen heinean. Merkataritza ibilbide gisa eta defentsarako plaza militar gisa, eta aduana, ostatu, tailer eta zerbitzurako ibilbide gisa ere eginkizun garrantzitsua izan du. Historialari batzuen arabera, bertan egon zen Deóbriga ospetsua eta, galtzada erromatar garrantzitsuek zeharkatu zuten. Bertako inguruetan, Erdi Aroko nekropoli eta herrixkak daude. 1050ean jasota dago, García de Navarrak Donemiliagari egindako dohaintzan; izan ere, "Pontearen" etxea "Larrate" hiribilduarekin eman zion. 1299an “Puente-Larrart" gisa agertu zen. XIV. eta XV. mendeen artean komunitate judutar txiki bat egon zen. 1903an, herrialdeko lehenengotariko zentral hidroelektrikoa eraiki zen, eta horrek industrializaziorako oinarri gisa balio izan zuen.

  • Ekonomia

    Bertan 149 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki nekazaritza tradizionalean jarduten dute, zerealak, azukre-erremolatxa, patatak eta laborantza alternatiboa egiten. Horrez gain, inguruko industrian ere aritzen dira. Zentral hidroelektriko garrantzitsua dauka eta, horrez gain, zerbitzugune bat, ostalaritzako bi saltoki eta eraikuntza, garabi eta garraio materialerako biltegia.

  • Instalazioak

    Liburutegi publikoak 3.000 ale baino gehiago ditu gaztelaniaz eta euskaraz (arreta berezia jarri da bertako eta probintziako gaietan), irakurtzeko 24 gune eta ADSL bidezko interneterako konexioa. Gazteenek biltzeko tokia dute (Gaztetxea), lehengo eskoletan (1831), eta txikienek haurrentzako parkea daukate. Hiru oholtzarreko bola-tokia eta futbol eta futbito zelaiak. Era berean, mediku kontsultategia ere badago.

  • Natura

    Larrazubi leku pribilegiatuan kokatuta dago; izan ere, ibaiko paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera eta hainbat lekutara erraz joateko aukera eskaintzen du. Besteak beste: Obaren mendietara, Urduñako, Artzenako eta Arkamoko mendizerretara, Ebro bailarara Sobronen, Caicedo lakura, Gesaltza Añanara, Valderejo bailarara, eta abar. Egoera paregabea eskaintzen du ehiza, arrantza, igeriketa, mendi ibilaldiak, txirrindularitza, piraguismoa eta alpinismoa egiteko.

  • Ondarea

    Elementu aipagarrien artean, merezi du Ebro ibaiaren gainean dagoen arkudun zubia eta antzinako zubi esekiaren hondakinak bisitatzea, baita zentral elektrikoaren eraikin zahar paregabea ere. Bertako inguruetan, Erdi Aroko nekropoli eta herrixkak daude. San Nicolás eliza parrokia Sarmientotarren gotorleku etxe zaharraren gainean eraikita dago, XVIII. mende amaieran eta, ekialdean leihate zoragarria erakusten du.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoek osatzen dute: Carmelo Yárritu Villanueva (presidente-errejidorea), María Pilar Fernández de Labastida Larrea (lehen batzordekidea) eta José Vicente Morales Irazábal (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
FONTECHA
  • Kokapena eta historia

    Fontecha Ebro ibaiaren ezkerreko ertzean dago, eta antzina Bergondako Udalaren baitan egon zen, Miranda de Ebro Larrazubirekin lotzen dituen A-2122 errepidearen 10. kilometroan. Larrazubitik igarotzen zen Akitaniatik Astorgarako galtzada erromatarrean kokatuta dago, Gesaltza Añanatik ateratzen zen gatzaren ibilbidean. Herri horretan judutegi oparoa egon zen, eta Erdi Aroan balio estrategiko handia hartu zuen, Ebroko Araba defendatzeko lerroan. Alfonso VI.ak 1099an Miranda de Ebrori eman zion foruan dokumentatuta dago.

  • Ekonomia

    Bertan 124 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki nekazaritzan jarduten dute, baina baita zerbitzuetan eta inguruko industrian ere. Horrez gain, martxan daude lorezaintza enpresa bat, zerbitzu orokorretako beste bat eta hargintza eta zurgintza eskola tailerra Orgaz dorrean, eta Añanako Koadrilak kudeatzen du.

  • Instalazioak

    Arabako bola-tokia dauka, eta estalitako frontoi txikia ere bai. Bere garaian entzutetsua izan zen José García Mardones (1898) abeslariak eman zuen dohaintzan. New Yorkeko Metropolitan Opera Housen titularra izan zen 12 urtetan, eta bere garaiko onena zela iritzi zioten. Horren ondoan, taberna bat eta Aureliano Ruiz de Arbulo Fundazioaren batzartzeko etxea daude. Toki horretan “Dos Castillos” Kultura Elkartea ere martxan dago, eta ekintza ugari garatzen ditu. Herrian mediku kontsultategia ere badago.

  • Natura

    Fontecharen kokaguneak, iparraldeko haizeen babesean eta Ebro ibaiaren gainean, bere inguruko ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu, eta ibilaldi ugariak egin daitezke ur-bazterrerantz, Larrazubiranzko norabidean Mediterraneoko artadirantz eta Caicedoko lakurantz, herria zeharkatzen duen erreka sortzen den lekuan. Aproposa da ehiza eta arrantzarako, baita Ebron zehar igeriketa egiteko ere.

  • Ondarea

    Hiribilduaren garrantzi historikoa bertako Erdi Aroko bi dorre handietan geratzen da islatuta. Dorre horietako bat Orgazeko Kondeena da (Hurtado de Mendozatarren jaurerria), eta errepidearen ondoan dago. Bestea, berriz, kondestablearena, herriaren iparraldean, eta hori Solórzanotarrena izan zen, eta, ondoren, Gaztelako kondestablearena. Biek dute bertako harrobi ospetsuen harlanduzko harriz egindako eraikin onez betetako hirigunea. San Nicolás de Bari eliza, traza erromanikokoa, erretaula plateresco nagusia kontserbatzen du, eta gaur egun Probintziako Museoan dago. Horrez gain, aipatzekoak dira San Andrés baselizako hondakinak.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoez osatuta dago: Antonio Aasategui Montoya (presidentea-errejidorea), Jesús María Montejo Ruiz de Loizaga (lehenengo batzordekidea) eta Roberto Montejo Ruiz de Loizaga (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
LECIÑANA DEL CAMINO
  • Kokapena eta historia

    Udalerriaren erdigunean dago kokatuta, Mirandatik Larrazubirako A-2122 errepidearen 6. kilometrotik ateratzen den errepide batean. Errepide horrek Molinilla eta Turisotik jarraitzen du. Herri honek antzinako Salcedoko Udalaren baitan egon zen. Herriaren izenak jatorri erromatarra iradokitzen du. Ebrorantz doan Añanako gatz ibilbidean kokatuta dago, eta Hurtado de Mendozatarren jaurerrikoa izan zen, eta, horiek amaitu gabeko dorrearen eraikinari ekin zioten, seguruenik parrokia-tenpluaren hego-ekialdean zegoen lehengo baten kokalekuan. Licingana izenez dago dokumentatuta 1025ean. 1043ko beste dokumentu batzuetan, berriz, Liciniana izena agertzen da.

  • Ekonomia

    Bertan 52 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki ohiko nekazaritzan ari dira lanean, zerealak, azukre-erremolatxa, patata eta laborantza alternatiboa egiten. Horrez gain, abeltzaintzan eta inguruko industrian ere aritzen dira.

  • Instalazioak

    Arabako bola-tokia dauka, baita Gizarte Zentroa eta plaza ireki ederra ere. Herriaren erdigunean garbitokia duen iturri ederra dago.

  • Natura

    Iparraldeko haizeen babesean kokatuta dago eta, bide onekin ondo komunikatuta gertuko herriekin. Handik paisaia zoragarria ikus daiteke Ebro bailararen gainean eta, ibilaldi eta txango ugari egin daitezke handik hurbil dauden lekuetara; besteak beste: Lakutik hurbil dauden tokietara, Gesaltza Añanara, Sobronera, Valderejora, Urduñako mendizerretara, Arcena eta Arkamora eta Obaren mendietara.

  • Ondarea

    Santiagoko eliza-parrokiak punta erdiko arku bakarreko arkupe barroko irekia dauka, baita estilo bereko ganga eta erretaula neoklasiko nagusia ere. Horren barruan, San Andrésen irudia dago, eta gaur egun suntsituta dagoen baseliza zahar batetik dator.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoek osatzen dute: Jesús María Díaz de Lezana Fernández de Gamarra (presidentea-errejidorea), Victoriano Díaz de Tuesta Sáenz de Santamaría (lehenengo batzordekidea) eta Teodoro Durana Díaz de Lezana (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
ZUBILLAGA
  • Kokapena eta historia

    Miranda de Ebrotik Larrazubirako A-2122 errepideko 5. kilometroan dago, eta puntu honetatik Komunioira heltzen den errepidean zehar jarraitzen du. Herri honek duela gutxi osatu du Kontzejua ; izan ere, 1989ra arte Komunioi barruan egon zen. Bere jatorria General Química enpresaren eraikuntzarekin lotuta dago; izan ere, 1950ean, lantegiarekin batera, egungo herrixka altxatu zuen bere enplegatuen bizileku gisa, eta hainbat zerbitzu eman zizkioten.

  • Ekonomia

    Bertan 114 pertsona daude, eta nagusiki inguruko industrian eta zerbitzuetan jarduten dute.

  • Instalazioak

    Arabako bola-tokia, Gizarte Zentroa, haurrentzako jolasak eta plaza ireki ederra ditu. Lantarongo udal instalazioak Komunioirenak badira ere, ia-ia Zubillagan daude, eta bertan kontsultategia, liburutegia, futbol zelaia, tenisa, igerilekuak, saskibaloia, eskubaloia, eta abar erabil daitezke.

  • Natura

    Zubillagatik hainbat lekutara joan daiteke: Sobronera, Gesaltza Añanara, Valderejora, Arkamo eta Urduñako mendizerretara, Obaren mendietara eta Caicedo lakura.

cerrar mapa
KOMUNIONI
  • Kokapena eta historia

    Udalerriko ekialdean kokatuta dago, Zubillaga herritik oso gertu, eta udalerriko udal nagusia dago bertan. Komunioira joateko, Miranda de Ebrotik Larrazubira doan A-2122 errepidea eta eskualdeko errepidea hartu behar da, Lantarongo Udaleko inguruetatik Rivabellosara doan eta N-1ekin elkartzen dena. Historikoki lotura izan du Cabrina enklabe erromatarrarekin. Askoz ere zaharragoa da bertako populaketa, Eneolitiko-Brontze aroko arrastoek erakusten duten bezala. 882an, Komunioi Ossingani izenarekin agertu zen agirietan, Asturiaseko erregeen babesean burututako birpopulaketa dela eta. 1099ko dokumentu batean ere agertzen da, Miranda de Ebrori forua eman zitzaionean. Caracena eta Valverdeko markeserriarena izan zen, baita Mendoza etxearena ere.

  • Ekonomia

    Bertan 100 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki nekazaritza tradizionalean jarduten dute, zerealak, azukre-erremolatxa, patatak eta laborantza alternatiboa egiten. Horrez gain, abeltzaintzan eta inguruko industrian ere aritzen dira.

  • Instalazioak

    Udal instalazioetan kirol hauek egin daitezke: igeriketa (udal igerilekuetan, ekaineko lehenengo astetik iraileko lehenengo asteburua arte irekita, horretarako zerbitzu erabilgarri guztiekin), futbola (Lantarongo kirol kluba), bolo-jokoa, tenisa, saskibaloia eta eskubaloia. Udaletxeko eraikinean osasun zentroa ere badago.

  • Natura

    Komunioik Ebro ibaiaren ertzean egonleku zoragarria dauka, Cabrianako urtegitik gertu, eta Arantxa eta ur kirolak praktikatzeko leku ezin hobea da. Herriaren ondoan artadi batek babestutako baso handia dago, atsedenerako aukera ematen duena. Handik hurbil dauden inguruetara ere egin daitezke bisitak eta txangoak; besteak beste, Sobronera, Gesaltza Añanara, Caizedoko lakura, Obarenesera, Arkamo mendizerretara, Urduña eta Arcenara eta Valderejo parkera.

  • Ondarea

    San Cornelio eta San Cipriano elizak capitel, lehio erromaniko eta erromatarren arrasto ugari kontserbatzen ditu, baita erretaula neoklasiko nagusia eta kanpoko aldean gurutzadura interesgarri bat ere. Leucinari (Argiaren jainkoari) eskainitako botozko aldabea bitxia da. Jainko horrek jainkotasun femeninoa irudikatzen du, seguruenik indígena, eta tokiko edo eskualdeko gurtza jasoko zuen, eta Fontechako hareharriz eginda dago. Horrez gain, inskripzioz betetako neurri handiko harria ere badago, eta gertuko tenplu erromatarren batetik dator. Hortik hurbil dagoen Cabriana herri erromatarra bisitatzea ere gomendagarria da. Herri hori Kristo ondorengo I. mende amaieran sortu zen, eta behe inperioko garaira arte iraun zuen, antzinako mosaiko ederretako eraikin eta erreprodukzio garrantzitsuekin.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoek osatzen dute: Raúl Junguitu Angulo (presidente-errejidorea), Amaya Gómez Martínez (lehen batzordekidea) eta Borja Gómez de Segura Montoya (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
SALTZEDO
  • Kokapena eta historia

    Komunioi, Molinilla, Leziñana eta Turiso herrien artean dago Salcedo eta, bertara joateko Mirandatik Larrazubirako A-2122 errepideko 6. kilometroko errepidea hartu behar da, ondoren Turisotik jarraitzen duen errepidetik. Izen bereko Udal zaharraren hiriburua izan zen 1978an, Bergondarekin batera Lantaronen sartu zen arte. Antzina-antzinako herrixka da, aurkitutako La Lastrako historia aurreko trikuharrien hondakinek eta beste kokaleku batzuek erakusten duten bezala. Saltzedotik antzinako galtzada igarotzen zen eta, San Migueletik ateratzen Carasta erromatar castrora eramaten zuen. San Esteban izeneko Erdi Aroko monasterio garrantzitsua eta ezin ospetsuagoa ere egon zen, Valpuestako apezpikutzarena izan zena. 974an sartu zen Donemiliagaren barruan eta, XIV. mende erdira arte bere garrantziari eutsi zion.

  • Ekonomia

    Bertan 118 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki nekazaritza tradizionalean jarduten dute, zerealak, azukre-erremolatxa, patatak eta laborantza alternatiboa egiten. Horrez gain, abeltzaintzan eta inguruko industrian eta zerbitzuetan ere aritzen dira. Eskuz egindako gozogintzaren enpresa kooperatiboa ere badago.

  • Instalazioak

    Arabako bola-tokia eta Gizarte Zentroa dauka.

  • Natura

    Leku paregabea da ehiza egiteko eta bere inguruetatik ibilaldiak egiteko: Sobroneko inguruak, Valderejo parkea, Gesaltza Añana, Caicedo lakua, Obaranes mendiak, Artzena, Arkamo eta Urduña mendizerrak.

  • Ondarea

    La Lastrako Trikuharriaren balioa aipatu behar da, Molinillako La Minarekin batera, Arabako lekurik garrantzitsuenetariko bat delako. Horrez gain, galtzada erromatar zahar baten hondakinak daude eta, San Pedro baselizan Erdi Aroko nekropoli esanguratsua, gaur egun herriko hilerriaren kapera dena. Harrizko eraikin onak dituen hiriguneak elementu aipagarriak ditu: Torre del Reloj, errota zaharraren hondakinak eta herri erdian dagoen iturri publikoa, garbitegia eta uraska. San Esteban eliza parrokiak jatorrizko fabrikaren hondakin erromanikoak kontserbatzen ditu. Azkenik, aipatzekoa da Salcedok Arabako inauteri zaharrenetarikoa ospatzen duela, “Porretero” ospetsua protagonista duela, teilatu batera jaurtitzen duten panpina, alegia.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoez osatuta dago: José Antonio Montoya Martínez de Santos (presidentea-errejidorea), Roberto Roiz Gil (lehenengo batzordekidea) eta Óscar Fernández de Montoya Martínez de la Pera (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
TURISO
  • Kokapena eta historia

    646 metroko altitudea dauka, eta udalerriko herririk altuena da. Bertara joateko, Mirandatik Larrazubirako A-2122 errepideko 5. kilometroan hasten den errepidetik joan beharra dago. Handik heltzen da hiribildura, Salcedotik igaro ondoren. Ondo komunikatuta dago Molinilla eta Caicedo barnealdearekin. Herri hau antzinako Salcedoko Udalarena izan zen. Bertan, historiaurreko, erromatarren garaiko eta Erdi Aroko herrixken erakusgaiak daude. X. mendean, dagoeneko dokumentatuta dago. Duela urte gutxira arte oraindik ere zutik zegoen hiribilduaren iparraldean zegoen dorre-gotorlekua, Gesaltza Añanaranzko ibilbidean, Gesaltzatik Ebrorako XV. mendeko kontrol bideetan. Zuñigatarren jaurerrikoa izan zen (Mirabel markesa), eta lehenago ere izan ziren Berantevilla eta Hereñarenak.

  • Ekonomia

    Bertan 54 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki nekazaritza tradizionalean jarduten dute, zerealak, azukre-erremolatxa eta laborantza alternatiboa egiten. Horrez gain, abeltzaintzan eta inguruko industrian ere aritzen dira.

  • Instalazioak

    Txokoa eta Arabako bola-tokia ditu, eta txokoak auzokideen arteko elkargune funtzioa egiten du. Herriaren erdigunean iturria eta pergola duen iturri plaza modernoa dago.

  • Natura

    Bere kokagune pribilegiatutik Ebro bailarako ikuspegi zoragarria ikus daiteke, baita Errioxako eta Gaztelako zati handi bat ere. Ehiza larri eta xehe ugaria du bertako baso zoragarrietan. Hainbat txango egin daitezke hurbil dauden tokietara: Sobrón, Gesaltza, Caicedoko lakua, Valderejo eta Urduñako, Arkamoko eta Artzenako mendizerrak.

  • Ondarea

    Hirigunean eraikin paregabeak daude, horien artean aipatzekoa San Martíni eskainitako harlanduzko eliza ederra. Horra joateko, dobela handiz eraikitako puntu erdiko arkuko kofadura baten bitartez egin behar da. Bere barnealdean, flamenko estiloko alboko erretaula eder bat kontserbatzen da.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoez osatuta dago: Javier García Ruiz de Angulo (presidentea-errejidorea), José Miguel Moraza Ruiz de Angulo (lehenengo batzordekidea) eta José Luis Ortiz Ruiz (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
MOLINILLA
  • Kokapena eta historia

    Herri hau udalerriaren lekurik altuenean dago kokatuta (605 metrora), eta bertara heltzeko Miranda de Ebrotik Larrazubira joateko A-2122 errepideko 6. kilometroan hasten den errepidea hartu behar da, Leziñanatik pasatuz. Herriko nekazaritza bide onak Caicedo, Turiso eta Salcedorekin lotuta daude. Herri hau Salcedoko Udalarena izan zen eta, historiaurreko hondakinak, trikuharriak eta Erdi Aroko kokalekuek oso antzinako populaketa baten berri ematen dute. Gesaltza Añanatik Ebrorako antzinako ibilbidean kokatuta dago. Bergondan finkatutako Hurtado de Corcueratarren defentsa dorrea izan zuen eta, 1099an Mirandako Forua izan zuen, ondoren 1137ra arte luzatuko zena.

  • Ekonomia

    Bertako 11 biztanleen jarduera nagusia ohiko nekazaritza, nekazaritza ekologikoa eta abeltzaintza dira.

  • Instalazioak

    Arabako bola-tokia dauka, baita iturri-uraska-garbitegi multzoa eta gizarte zentroa ere. Gaur egun eliza berreraikitzen ari dira.

  • Natura

    Aritzez eta arteaz beteriko basoaz inguratuta dago Molinilla eta, Ebro bailara, Gaztela eta Errioxaranzko behatoki zoragarria du. Ehiza larri eta xeherako eremu ona da.

  • Ondarea

    San Martín eliza, gaur egun hondatua dagoena, probintziako tenplurik zaharrenetakoa da eta, errenazimenduko erretaula nagusia eta Birjina erromanikoa du. Herriaren ipar-ekialdean, gertuko ordoki batean, antzinako herriaren hondakinak eta forma antropomorfodun harrizko sarkofagoak dituen nekropoli garrantzitsua dago. Hegoaldean, Salcedorako bidean, La Minako trikuharriak daude, Arabako monumentu megalitikorik esanguratsuenetakoa.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoez osatuta dago: Ángel Fernández de Labastida Orive (presidentea-errejidorea), José Ruiz de Loizaga Fernández de Labastida (lehenengo batzordekidea) eta María Juliana Monja Barriocanal (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
CAICEDO-YUSO
  • Kokapena eta historia

    Fontecha, Leziñana del Camino eta Molinilla herrien artean kokatuta dago, Ebrorantz doan Gesaltza Añana gatz ibilbidean. Caicedo Yusora sartzeko, bi kilometroko errepidea hartu behar da, A-2122 errepideko 8. kilometrotik joanda (Miranda de Ebro-Larrazubi), eta barnealdetik Alcedo, Viloria, Gesaltza Añana, Molinilla, Turiso eta Salcedorekin komunikatuta dago.

    Aspalditik populatua izan da, eta bere lurretan Eneolitiko-Brontze Aroko arrasto ugari aurkitu dira, baita erromatarren garaikoak eta Erdi Arokoak ere. Herri ondoan, Donemiliagari 1087an lagatako monasterioa egon zen, Kartularioan agertzen denaren arabera. Caicedo Alfonso VI.ak Mirandari emandako Foruan agertzen da aipatuta, eta, bertan Kaizedo sartuta zegoen, 1095ean. Horrez gain, XV. mendean judutegia zegoela ere jasota dago.

  • Ekonomia

    Bertan 46 pertsona daude erroldatuta, eta nagusiki nekazaritzan jarduten dute, baina baita abeltzaintzan eta inguruko industrian ere.

  • Instalazioak

    Estalitako bola-toki ederra du, Arabako boloen jokorako, eta, bertan probintziako txapelketarik garrantzitsuenak egiten dira.

  • Natura

    Bere eskumenen artean Caicedoko lakua dago. 680 metro luze da, eta inguruetan ur gaziko iturria dauka. Euskadiko laku natural garrantzitsuena da, bioaniztasun paregabea duen hezegunea, alegia. Hegazti migratzaileen puntu adierazgarria da; izan ere, kopetazuri arrunteko eta uretako beste hegazti batzuen populazioa dago bertan.

  • Ondarea

    Bere hirigunean aipatzekoa da iturria, garbitokia eta uraska duela, baita Asunción de Nuestra Señora elizaren erretaula ere (Birjinaren irudi erromaniko batekin). Aipatzekoa da, herritik kanpo, La Magdalenako nekropolia. Hezegune inguruan erdi aroko San Vicente nekropolia eta Virgen del Lagoko baseliza dago, Gorpuzti-egunaren bezperan ospatzen den erromeriaren kokalekua.ADMINISTRAZIO BATZARRA Honakoek osatzen dute: Manuel Gabriel García Díez (presidente-errejidorea), Eva María García Gago (lehen batzordekidea) eta Sonia García Angulo (bigarren batzordekidea).

  • Administrazio Batzarra

    Honakoek osatzen dute: Manuel Gabriel García Díez (presidente-errejidorea), Eva María García Gago (lehen batzordekidea) y Sonia García Angulo (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
ALCEDO
  • Kokapena eta Historia

    Udalerriaren iparraldean kokatuta, Gesaltza Añana Larrazubirekin lotzen zuen gatz ibilbidean, Ebro ibaia Gaztelatik Errioxara doan bidean, Alcedon. 35 biztanle ditu, eta Bergondatik pasatzean dagoen A-2625 errepidetik sartzen da, Villambrosarantz eta Caicedo lakurantz doan 1,5 kilometroko errepide batetik. Historiaurretik bizi izan da jendea, eta Alcedo Nafarroako koroakoa izan zen harik eta Gaztelako Alfonsok 1.200ean konkistatu arte. 1978ra arte lehengo Bergondako Udalen baitan egon zen.

  • Ekonomia

    Herritarren jarduera nagusia nekazaritza da, gehienbat zereal, azukre-erremolatxa eta patatak landatzen dira, eta, horretarako, inguruko ureztaketa erkidegoetako lehenengoetariko batzuek kudeatutako baltsak ureztatzen ditu.

  • Instalazioak

    Herritarrentzako jolas eremuak eta txokoa dauka herriaren erdian, plaza ireki batean, bola-tokiaren ondoan.

  • Natura

    Ehiza ugariko eremua da (laku artifizialean ere egin daiteke arrantza), eta Sobrónetik, Valderejo parketik, Gesaltza Añana, Obaran Mendietatik, Artzenako mendizerretatik, Arkamotik eta Urduñatik hurbil dagoenez, txangozaleen ohiko pasabidea ere bada. Bere garaiera dela eta, herriak ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu Ebrora, Omecillora eta Valdegobiara begira.

  • Ondarea

    Hirigunean aipatzekoa da Orive, Solórzano, Salazar, Mendoza, Hurtado de Mendoza eta Guinea familietako multzo heraldikoa, eta, horrez gain, luzetara multzo paregabea osatzen du: iturria-garbitegia-uraska. Aspaldiko dorrearen arrastoak kontserbatzen dira, Solórzanotarrena, eta, ondoren, Gaztelako Kondestablearena. Horrez gain, San Martín elizan arte erromanikoa eta Santiagorik eskainitako baseliza interesgarria ere ikus daitezke.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoez osatuta dago: José Luis Fontecha Armentia (presidentea-errejidorea), Juan Carlos Ruiz de Loizaga Arín (lehenengo batzordekidea) eta José Antonio Torres García (bigarren batzordekidea).

cerrar mapa
BERGONDA
  • Kokapena eta Historia

    Udalerrian iparralderago dagoen herria, Bergonda. 70 biztanle ditu erroldatuta, eta hara joateko Burgosetik Bilborako A-2625 errepidearen 320 kilometroan dago, Urduñatik eta Pancorbotik joanda, hain zuzen ere Omecillo ibaiaren bi alboetan kokatuta dago. Gaztela itsasoarekin lotzen duen ibilbideetako batean kokatuta dago. Hortik erromatar galtzada nagusi batetik igarotzen zen, Larrazubitik Urduñara heltzen zena. Herri hori 913ko dokumentu batean aipatzen da lehengo aldiz, Bergonda izenarekin. Defentsa-dorrea zuen hiribildua izan zen, eta Orgaz kondeen jaurerrikoa izan zen hasieran, eta, ondoren, Villamenazar markesarena. 1978ra arte izen bereko udalaren hiriburua izan zen, eta, urte horretan sartu zen, Salcedorekin batera, Lantaron udalerrian.

  • Ekonomia

    Herritar gehienek nekazaritza (zerealak, azukre-erremolatxa eta patatak), abeltzaintza, zerbitzuak eta zonaldeko industria jarduerak burutzen dituzte. Galdaragintza eta sarrailagintzarako tailerra dago, eta egoera ezin hobean dagoen zentral elektrikodun irin-errota zaharra dago. Etxean egindako harakintza eta urdaitegiko produktuak egiten dituen enpresaz gain, eraikuntzako eta pirotekniako beste bat ere badago. Aurreragoko garaietan, likore fabrika bat ere egon zen (Barambioko markesa), eta mahasti, bulego eta eraikin ugari zituen, oraindik ere hor daudenak.

  • Instalazioak

    Gizarte etxea, mediku etxea eta taberna dauka. Azken hori urte osoan egoten da zabalik eguerdi eta arratsalde-iluntzean. Era berean, bolatokia eta bainatzeko eremua ditu Omecillo ibaian.

  • Natura

    Ehiza larri eta xehearen eremua, amuarrain, loina, barbo eta karramarro ugarikoa. Inguruetan paisaia paregabea dago: Valderejo parkea, Gesaltza Añana, Caicedo lakua, Larrazubi eta Sobroneko urtegiak…

  • Ondarea

    Bere hiriguneko elementurik aipagarriena Omecillo gainean dagoen erdi aroko zubi ederra da, eta horrek herriko bi auzoak lotzen ditu. Horrez gain, aipatzekoa da Casa del Reloj delakoa. Bertan biltzen da kontzejua eta Hurtado de Corcuerakoen armarri heraldikoetako batzuk. Leinu horrek Bergondako jauregia zuen.

    San Bautista eliza-parrokia, XIX. mendean eraikitakoa. Aurreko portada aprobetxatuta eraiki zen; erretaula nagusi plateresko nabarmena du, eta hori ere Nuestra Señora del Monteri eskainitako baselizan dago. Bergonda, Sobron eta Bachicabo artean, antzinako hiribilduaren eta Lantarongo kondearen gotorlekuaren arrastoak daude, 911koak.

  • Administrazio Batzarra

    Honakoek osatzen dute: Javier Esteban Rola (presidente-errejidorea), Antonio Achurra González (lehen batzordekidea) eta María Lourdes Alonso López (bigarren batzordekidea).

AÑANAKO KUADRILAKO ESKUALDEKO TURISMO BULEGOA

La Presa, 1 01423 Sobrón Tel.: 945 35 92 35


LANTARONGO UDALA KOMUNIOI (ARABA)

Tel.: 945 33 20 24 Webgunea: www.aytolantaron.com